Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

MUGI sistemak lanean darrai

  • Arreta zerbitzua indartu du MUGIk, ordutegia zabalduz.
  • MUGI txartel eskaerak bikoiztu egin dira.
  • Arreta kopuruak %50 igo dira azken astean.

Garraio publikoa, mugikortasunarekin batera, herritarren oinarrizko eskubidea da, eta erakundeek, ahal den neurrian, bederen, hori bermatzeko ardura dugu. Hortaz, MUGI sistemak ere inoiz baino indar handiagoz dihardu lanean egunotan, mundu mailako pandemia honen une larrienetan jardun duen bezalaxe.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eginbeharra da herritarrei garraio zerbitzu publiko, zabal eta gertu bat eskaintzea; baina baita zerbitzu horiek beharretara egokitzea eta osasun, higiene eta segurtasun neurri eta baldintzak uneoro bermatzea.

Haatik, MUGIren kudeaketa ez da eten, eta on-line eta telefonoz zerbitzua ohi bezala eskaintzen ari da. Esaterako, herritarren beharrei erantzuteko, arreta zerbitzua indartu du MUGIk; eta ordutegia 8:00etatik 20.00etara zabaltzeaz gain, deiak artatzen dituen saila indartu du erakundeak. Horrela, bada, kontsulta eta deien artatze indizea % 15 igo da apirilean; eta maiatzeko datuak askoz hobeak izango direla iragartzen du jasotako dei kopuruak, % 50 igo baita azken astean.

Ildo horretan, nabarmendu beharra dago jasotako dei kopuruaren igoerak eta azken asteetan txartel eskaera kopurua bikoiztu izanak jendeak garraio publikoaren aldeko hautua egiteko prestutasuna frogatzen duela, eta segurtasun baldintzak bermatuz gero bidaiatzeko prest dagoela. Horren adibidea da garaiotan 10.000 MUGI txartel eskaera inguru bideratu izana.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117