Komunika zaitez

MUGI txartelarekin jarri zure bizikleta puntuan Mugikortasunaren Europako astean

09.17 Bizikleta euskarazIrailaren 15etik 22ra ospatuko den Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginaz, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ekimen ezberdinak antolatu ditu.

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Mugikortasun Astea garraio publikoa sustatzeko baliatu nahi du, baina bereziki interoperabilitateari arreta berezia jarri nahi diogu. Gipuzkoan bidaiatzeko eredu berri bat sustatu nahi dugu, hain zuzen, garraio publikoa eta bizikleta uztartzen dituena. Eguneroko joan-etorrietan lehen aukera izatea nahi dugu, Gipuzkoan garraio jasangarria eta osasungarria protagonista bihurtzeraino”.

MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan

Ekimenetako bat bizikleten doako azterketa teknikoa izango da; irailaren 15etik 22ra egingo da, “MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan” lelopean. MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileei bizikletaren azterketa teknikoa egingo zaie, doan. Bizikleta eta garraio publikoa uztartzeko helburua du ekimen honek, eta Gipuzkoako hainbat bizikleta dendetan egiteko aukera izango da.

Honakoak dira bizikleten azterketa teknikoak egingo dituzten dendak:

  • Donostia:     Ciclos San Marcial eta Ciclos Arretxe
  • Eibar:     RocketBike-RB Sport Group
  • Errenteria:     Khubikes
  • Irun:     Ciclos Jaizkibel
  • Tolosa:     Bicicletas Arsuaga
  • Zumarraga:     Zatika

Bizikleta denda horiek oinarrizko azterketa egiteko konpromisoa adierazi dute, eta besteak beste, gurpilen presioa, gurpil-azalen egoera, gurpilak egoki dauden, aldagailuak, frenoak eta bizikletaren segurtasuna neurtuko dute. Era berean, konponketaren bat egin beharko balitz doako aurrekontua eskainiko diote erabiltzaileari.

 

MUGI sistema, gipuzkoarrekin bat

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117