Komunika zaitez

Zuk Zeuk Lehiaketa: Garapen Iraunkorreko helburuak, 900 nerabe eta 12 euskal eragile!

Ezagutzen al duzue Zuk Zeuk Lehiaketa? Euskadiko 12 eragilek eta Feel My Way Kooperatibak elkarlanean antolatzen dugun ekimena da. Aurtengoa 3.edizioa izango da, eta 30 ikastetxe eta elkartetako 900 nerabe animatu dira. Egoera ezegonkorra den arren, lehiaketa honi esker, gazteek Garapen Iraunkorreko helburuak modu ludiko batean lantzeko aukera izango dute, aisialdiaz gozatzeaz batera.

ZUK ZEUK EGUNA 1 13 Kopia min

MUGI sistemari dagokionez, 11. Garapen Iraunkorrerako helburua landuko dugu bertan, Hiri eta komunitate iraunkorrei dagokiona, alegia. Hori horrela, mugikortasun iraunkorrerantz pausuak emateko, garraio publikoaren garrantziaz ohartzeko, datu harrigarriak ezagutzeko eta ekarpen berritzaileak egiteko beta izango dute nerabeek, antolatutako jarduera eta ekintzetan.

Lehiaketa hasi berri da, eta martxoan emango dio amaiera. Horretarako, lehenik, bitxikeriazko, akziozko eta inspirazioko ekintzak burutu beharko dituzte partehartzaileek; eta, amaieran, 5 erronka nagusiei aurre egin beharko diete. Hori guztia aurrera eramateko, laguntza bezala, plataforma digital bat izango dute eskura, eta ekintzak euren egunerokotasuneko inguruetan egingo dituzte: familian, koadrilan, eskolan eta herrian edo hirian.

Ziur esperientzia aberasgarria izango dela guztiontzat: 900 nerabeentzat, parte hartuko duten gainerako eragileentzat eta baita guretzat ere, noski!

EU-Cookies - VERITAS DATA GmbH

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117