Komunika zaitez

Kargatu MUGIa momentuan, mugikorretik

  • APParen eta webgunearen bidez, txartela zuzenean kargatzeko aukera.
  • Dbusen, 20 minututan, eskuragarri izango da diru-karga hurrengo bidaiarako prest.

MUGIren doaneko aplikazioaren eta webgunearen bidez, nahi den guztietan, edozein ordutan, edozein kokapen geografikotik eta sare fisikoko puntuak (kutxazain automatikoak, salmenta puntuak, birkarga makinak) erabili beharrik gabe, MUGI txartela kargatzeko aukera eskaintzen du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak.

2021. urteak hobekuntzak dakartza txartela kargatzeko aukera horretan, eta, orain arte ez bezala, txartela APP edo webgunearen bidez kargatuz gero, Donostiako hiribusetan, Dbusen, 20 minututan, eskuragarri izango da diru-karga; eta saldoa zuzenean erabili ahal izango da, gidariaren ondoko balioztagailutik igarotzean.

Horrela, bada, gaurtik aurrera, ez da hurrengo egunera arte itxaron beharko APParen edo webgunean bidez kargatutako txartela Dbusen erabiltzeko; eta, beraz, donostiarren eta hirira gerturatzen diren gipuzkoarrengan eragin oso positiboa sortzen du berrikuntza honek, txartela zuzenean eta inolako mugimendurik gabe kargatzeko aukera eskaintzen baitie.

Teknologia berrien eraginak bidaiatzeko eta garraioa planifikatzeko molde berriak dakartza; eta mugikorrean MUGI ezartzeko beharrezkoa den garapen teknologiko bateratua sustatzeko bidean urrats bat ematen da berrikuntza honekin.

MUGI sisteman altan ematea

Txartela kargatzeko, mugimenduak ikusteko eta txartel pertsonalizatuen frogagiriak ateratzeko, txartelak MUGI sisteman altan emanda egon behar du. Horretarako, beharrezkoa da gune pribatuan sartzea eta bertan eskatzen den informazioa sartzea; ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu pasahitzarekin, eta jada operazio gehienak egiteko aukera izango duzu.

Alta txartel bakoitzeko ematen da (ez erabiltzaile bakoitzeko), eta eskaeran erabilitako datu pertsonalak erabili behar dira. Hortaz, adingabeen txartelak altan emateko, eskaeran erabilitako NAN zenbakia edo dokumentua sartu behar da.

Era berean, txartel anonimoak ezin dira MUGI sisteman altan eman, ez dutelako datu pertsonalik; beraz, ezin dira APPtik edota webgunetik diru-kargak egin, mugimenduak ikusi edota frogagiriak atera.

Azkenik, nabarmendu behar da segurtasun arrazoiengatik, txartela kargatzen den bakoitzean bankuko datu guztiak sartu beharko direla, eta ordainketak merkataritza seguruaren bidez babestuta daudela.

 

EU-Cookies - VERITAS DATA GmbH

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117