Komunika zaitez

«Gazteak mugitzen dira!» lehiaketa hasi da Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin

DSC03502

  • Ekintzaren helburua, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 14 eta 25 urte bitarteko MUGI txartelaren erabiltzaileak mobilizatzea da, sare sozialetako ikus-entzunezko lehiaketa baten bidez.
  • Lehiaketa amaitu ondoren, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek ikus-entzunezko proiektu bat garatuko dute, Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren etorkizuneko kanpainetan erabiltzeko sortutako materiala oinarri hartuta.
  • Rafaela Romero: "Ekintza honen helburua gazteen konplizitatea lortzea da mugikortasun jasangarriaren inguruan, eta haiek izatea garraio publikoa, bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako bideak beraien ikuspegi baliotsutik sustatzen lagunduko digutenak".
  • Nagore Ipiña: "Sormena, irudimena eta ikus-entzunezko baliabideak oso gaitasun eta tresna egokiak dira ikasle gazteek mugikortasun jasangarria bezalako alderdi garrantzitsuak landu ditzaten".

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak, Eluska Renedo-Illarregi Garraio Agintaritzako zuzendariarekin eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko dekanoarekin batera, «Gazteak mugitzen dira!» kanpaina aurkeztu zuten atzo goizean.

14 eta 25 urte bitarteko MUGI txartelaren erabiltzaileei zuzenduta dago. Ikus-entzunezko lehiaketa horrek irailaren 22tik urriaren 8ra arte iraungo du, eta sare sozialetan partekatutako argazki eta bideoen bidez jasoko du gazteek mugikortasun iraunkorrari buruz duten ikuspegia, #BiziMugi #GazteTxartela traola erabiliz.

Ekimena Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin batera antolatu da, eta, ildo horretan, MUGI txartelean 20 euroko 75 karga zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Argazki onenaren eta bideorik onenaren saria, bestalde, bizikleta elektriko bat izango da.

Rafaela Romero diputatuak azaldu duenez, urriaren 15ean irabazleen izenak emango dira ezagutzera, eta une horretatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleek proiektu bat egingo dute lehiaketan jasotako bideo eta argazkietan oinarrituta. Eskertu egin du lankidetza hori, eta, esan duenez, "gazteengana hurbilduko gaituzten sinergiak sortzea espero dugu".

Romerok adierazi duenez, ekintza horren helburua bikoitza da: "Gazteen konplizitatea lortu nahi dugu mugikortasun jasangarriaren inguruan, eta haiek izan daitezela garraio publikoa, bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako bideak ikuspegi baliotsutik sustatzen lagunduko digutenak".

Bestalde, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendari nagusia den Eluska Renedo-Illarregik adierazi duenez, "Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak garraio publikoaren erabilera bultzatzen lan egiten du fronte guztietatik, MUGIren bidez eta Gipuzkoako operadore integratu guztiekin lankidetzan. Eta bide horretan, gazteak dira gure MUGI txartelaren preskriptore onenak gure sare sozialetan, gure fandom-a dira, eta haiekin hitz egin nahi dugu etorkizun horri buruz. Hori da ekimen honen helburua".

Nagore Ipiñak, Mondragon Unibertsitateko dekanoak, proiektuan parte hartzeko gonbidapena eskertu du, eta gaineratu duenez, "lankidetza guztiz bat dator Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Komunikazioko graduarekin defendatzen dituen balioekin: sormena eta gizarte-konpromisoa bateratzea. Kasu honetan, mugikortasun iraunkorraren bultzadan islatutako konpromisoa da; oso gai garrantzitsua eta, gainera, ikasleen mundutik oso hurbil dagoena".

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117