Komunika zaitez

15 urtetik beherakoa zara? Bidaiatu doan MUGI sarean urte amaierara arte! Hemen azaltzen dizugu nola:

Uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte, 15 urte bete gabe dituzten adingabeek doan bidaiatu dezakete MUGI sare osoan. Baina kontuan izan puntu garrantzitsu batzuk, nahasteak saihesteko.

 

Zer behar da doan bidaiatzeko?

Ez da txartel berri bat sortu; gaur egun 25 urte arteko gazteek erabiltzen duten berbera da.

Zer egin behar da garraiobide bakoitzean?

1. Lurraldebus línea guztiak + hurrengo hiribusetan:
Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Oiartzun eta Oñati

  • Ez pasa txartela balidagailutik.
  • Erakutsi gidariari eta berak bidai-txartel fisiko bat emango dizu doan.

2. Dbus, Euskotren eta Renfe Aldiriak

  • Txartela balidagailutik pasatu behar da.
  • Sistemak automatikoki ezagutzen du bidaia doakoa dela.

3. Pasaiako motora

  • Erakutsi zure txartela sartzean, eta bidai-txartel bat emango dizute doan.

Garrantzitsua:

Trantsizio-garaian gaude eta balidagailu guztiak ez daude oraindik eguneratuta; beraz, batzuetan kobratu dezakete akats baten ondorioz.

Horregatik:

  • Txartela PASA: Dbus, Euskotren eta Renfe Aldiriak garraiobideetan.
  • Txartela EZ pasa, bakarrik gidariari ERAKUTSI: Lurraldebus, Pasaiako motora eta hirbusetan (Dbus izan ezik).

Eta 6 urtetik beherako haurrak?

Txartelik gabe bidaiatu dezakete doan.
6 urte betetzen dituztenean, MUGI txartel pertsonalizatua behar dute doako bidaiez baliatzeko.

Eta gogoratu…

Neurri honen helburua familien ekonomiari laguntzea, garraio publikoaren erabilera sustatzea eta guztion artean etorkizun jasangarriago bat eraikitzea da.

Elkarlanean ari gara hurbilago, jasangarriago eta guztiontzat irisgarriago den mugikortasuna lortzeko.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117