Komunika zaitez

2025 #MugiZinemaldian Zozketa: Parte hartu eta irabazi 15 Mugi bonuetako bat!

Aurten, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 73. edizioaren harira, Mugi Txartelak zozketa berezia antolatu du Zinemaldian parte hartzera animatzen diren guztientzat.

Nola parte hartu?

  • 1. Jarrai gaitzazu Instagramen: sartu @mugitxartela kontuan eta sakatu “Seguir”.
  • 2. Eman “like” irailaren 18ko Instagram argitalpenari.
  • 3. Bizi ezazu Escape Roomaren esperientzia, GGLAk antolatua, Okendo plazan.
  • 4. Jokoa amaitzean, atera argazki bat eta igo zure storie-ra, Mugi Txartela kontua @mugitxartela aipatuz eta #MugiZinemaldian hashtag-a erabiliz.

Horrela, zozketan sartuko zara!

Sariak

Guztira banatuko dira:

  • 10 Mugi bonu, bakoitza 10 €-koa
  • 5 Mugi bonu, bakoitza 20 €-koa

Bonuak zure Mugi txartel pertsonalizatu aktiboan sartuko dira zuzenean.

Data garrantzitsuak

Parte hartzeko epea: 2025eko irailaren 19tik 27ra (23:59).

Irailaren 30ean irabazleen izenak Instagrameko istorioetan argitaratuko ditugu eta mezu pribatu baten bidez jarriko gara harremanetan.

Informazio gehiago

Sariak pertsonalak eta besterenezinak dira.

Bonua jasotzeko, info@mugi.eus helbidera idatzi beharko duzu, izen-abizenak eta zure Mugi txartel pertsonalizatuaren zenbakia adierazita.

Parte hartzeak zozketaren oinarri legalak onartzea dakar:

ZOZKETAREN OINARRIA LEGALAK:


15 MUGI BONUEN ZOZKETA | #MUGIZINEMALDIAN
LEHENENGOA.
Zozketa honetan parte hartzeko, Mugi Txartelaren Instagram sare sozialeko kontu ofiziala jarraitu beharko dute parte-hartzaileek (https://www.instagram.com/mugitxartela/). Bestalde, irailaren 18an Mugi Txartelaren kontu ofizialean egindako argitalpenari "like" eman beharko diote, GGLAk Okendo plazan antolatutako “Escape Room”-ean parte hartu, eta jolasa amaitu ondoren ateratako argazkia “storie”-etan igo, Mugi Txartela kontu ofiziala @mugitxartela aipatuz eta #MugiZinemaldian hashtag-a erabiliz.
BIGARRENA.
Zozketa lehenengo puntuan aipatutako baldintza guztiak betetzen dituzten parte-hartzaileen artean egingo da. Irabazleek ez badute Mugi Txartelarekin harremanetan jartzen 72 orduko epean, zozketa berri bat egingo da 15 bonuak banatzeko.
HIRUGARRENA.
Parte hartzeko epea 2025eko irailaren 19an hasi eta irailaren 27an amaituko da, 23:59an. Irabazleen izenak irailaren 30ean, asteartean, argitaratuko dira Instagrameko kontu ofizialeko “istorioetan”, eta Instagrameko mezu pribatuaren bidez jarriko da harremanetan.
LAUGARRENA.
Sariak:
• 10 Mugi bonu banatuko dira, bakoitza 10 €-tan baloratuta.
• 5 Mugi bonu banatuko dira, bakoitza 20 €-tan baloratuta.
o Saria aktibo dauden Mugi txartel pertsonalizatuetan bakarrik sartuko da. Txartel pertsonalizatu bat ez badu edo iraungita badago, saridunak txartel berria egin beharko du eta/edo txartela berritu, saria jaso ahal izateko.
o Instagrameko kontu saridunen atzean dauden pertsonek jasoko dute diru-sarrera beren Mugi txartel pertsonalizatuan.
o Bonu horiek intransferigarriak dira, eta ezin dira hirugarrenei laga.
o Saria jaso ahal izateko, zortedunak info@mugi.eus helbidera idatzi beharko du, honako datu hauek emanez: izena, bi abizen eta Mugi txartel pertsonalizatuaren identifikazio-zenbakia. “Gaia” atalean, OSO GARRANTZITSUA, honako kontzeptu hau adierazi behar da: SORTEO #MUGIZINEMALDIAN edo ZOZKETA #MUGIZINEMALDIAN.
BOSGARRENA.
Mugi Txartelak berea du partaidetzatik inor baztertzeko eskubidea, baldin eta iritziz pertsona horrek iruzurrez edo laidoz jokatzen badu beste parte-hartzaileen aurka.
SEIGARRENA.
Mugi Txartelak oinarri hauetan jaso gabeko egoerak ebatzi ahal izango ditu, baita interpretazioari buruz sor daitezkeen zalantzak ere.
ZAZPIGARRENA.
Zozketa Mugi Txartelak antolatu du, eta bertan ez du parte hartzen, ez eta erantzukizunik ere, INSTAGRAM INCek.
ZORTZIGARRENA.
Zure datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da, Donostian egoitza duelarik eta Q2000559A identifikazio zenbakiarekin. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak zure pribatutasuna eta datu pertsonalen babesari garrantzi handia ematen dio. Horregatik, zure informazio pertsonala segurtasunez gordetzen da eta arretaz tratatzen da.
Datuak babesteko araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera, zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudian, parte-hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartzearekin batera, emandako datu pertsonalak Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren fitxategi batean sartzeko baimena ematen du, lehiaketan parte hartzea kudeatzeko eta irabazlea izanez gero jakinarazteko.
Parte-hartzaileek eskubidea dute: (i) beren datu pertsonaletara sartzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) tratamenduaren aurka egiteko eta (v) beren datuak beste sistema batera eramateko.
Edozein administrazio-errekurtsotan edo ekintza judizialetan eragotzi gabe, parte-hartzaileak erreklamazioa aurkez dezake Kontrol Agintaritza baten aurrean, bere ohiko bizilekuan, lantokian edo ustezko arau-haustea gertatu den lekuan, bere datuen tratamendua egokia ez dela uste badu edo bere eskubideak bete ez direla iruditzen bazaio.
BEDERATZIGARRENA.
Mugi Txartelak gomendatzen dio parte-hartzaileari Instagramen Pribatutasun Politika arretaz irakurtzea, ondorengo estekan eskuragarri dagoena:
Instagram: https://help.instagram.com/155833707900388
HAMARGARRENA.
Mugi Txartelak oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea izango du, parte-hartzaileen eskubideak kaltetzen ez badira.
HAMAIKAGARRENA.
Lege-oinarri hauek Espainiako legediaren arabera arautuko dira. Donostiako Epaitegi eta Auzitegiak izango dira oinarri hauen baliozkotasunaren, interpretazioaren edo betetzearen inguruan sor daitezkeen erreklamazio edo gatazkak ebazteko eskudunak.
HAMABIGARRENA.
Zozketa honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea esan nahi du.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117