2025eko azaroaren 9an, igandean, Behobia–San Sebastián lasterketa ospatuko da. Egun horretan milaka korrikalari abiatuko dira Behobiatik Donostiara.
Askotan helmugara iristeko entrenatzen gara, baina funtsezkoa da lasterketaren egunean irteerara nola iritsiko garen ere ondo pentsatzea. Horregatik, gomendatzen dugu ibilbidea aldez aurretik planifikatzea eta ahal den neurrian autoa ez erabiltzea, trafiko-pilaketak eta atzerapenak saihesteko.
Artikulu honetan Behobia–San Sebastián egunerako garraio publikoaren aukera nagusiak bildu ditugu: tren eta autobus zerbitzu bereziak, mapak eta informazio estekak. Helburua da irteerara eta ingurura ahalik eta modu erosoenean, eraginkorrenean eta jasangarrienean iristen laguntzea.

Behobia–San Sebastián lasterketaren antolakuntzak webgunean bildu du irteerara iristeko informazio guztia: tren eta autobus zerbitzu bereziak, oinezkoentzako ibilbidea, autobus-lanzaderak eta gomendio praktikoak, dena modu argian eta errazean azalduz.
Informazio oso hori zuzenean kontsulta dezakezu esteka honetan:
Irteerara iristeko informazioa
Tren zerbitzu bereziak
- Renfe Aldiriak: (Brinkola - Zumarraga - Tolosa - Donostia - Irun): ordutegi bereziak Iruneraino iristeko: https://labur.eus/BSSCercanias
- Euskotren (linea Zumaia - Lasarte - Donostia - Irun): ordutegi bereziak Ficobako geralekuraino (gomendatua): https://labur.eus/BSSeuskotren
Hurbilen duzun trena (Euskotren edo Renfe) zein den jakiteko, mapa interaktibo hau kontsulta dezakezu:
Ikusi mapa
Irungo Renfe geltokitik eta Euskotreneko Ficoba geltokitik Behobiara zuzenean doazen autobus-lanzaderak abiatuko dira. (Txartel murriztua erosteko informazio guztia Behobia–San Sebastián lasterketaren webgunean dago eskuragarri).
Ibilbidea oinez ere egin daiteke, gutxi gorabehera 40-45 minutuko ibilaldian.
Autobus zerbitzu bereziak
- Ekialdebus: zerbitzu bereziak Pasaiatik eta Lezotik Behobiaraino: https://labur.eus/BSSEkialdebus
- Txik Txak (Iparralde): 3. eta 4. lineak Baiona, Donibane Lohizune, Biarritz eta Hendaia Behobiarekin lotzen: https://labur.eus/BSSTxikTxak
- DBUS (Donostia): Donostiako autobus lineetan aldaketak egongo dira egunean zehar, baita zerbitzu bereziak korrikalariak Anoetara hurbiltzeko: Hemen DBUS-eko info guztia
Mugi zaitez MUGI txartelarekin
MUGI txartelarekin Gipuzkoa osoan mugitu zaitezke trenez zein autobusez, deskontuak eta lotura doakoak baliatuz:
- MUGI txartel anonimoarekin, ohiko txartelaren gainetik %60ko deskontua izango duzu.
- MUGI txartel pertsonalizatuarekin, gutxienez %70eko deskontua lortuko duzu, eta gainera sistemaren abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzu.
Informazio gehiago: MUGI txartel anonimoa
Erosoagoa.
Merkeagoa.
Jasangarriagoa.






info@mugi.eus
943 000 117