Komunika zaitez

Gipuzkoak garraio publikoaren hobariez gozatzen jarraituko du 2026an

 

Gipuzkoak 2026an ere garraio publikoan indarrean dauden deskontuez gozatzen jarraituko du. Ostiral honetan egindako ezohiko batzarrean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) onartu du Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuak jasotzen dituen laguntzei atxikitzea.

Horren arabera, 15 urtetik beherako adingabeek doan bidaiatzen jarraituko dute; 15 eta 25 urte bitarteko pertsonek % 50eko deskontuak izango dituzte, eta gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak mantenduko dituzte MUGI sisteman.

 

Deskontuak 2026an ere indarrean

Neurri horrek aukera ematen du Gipuzkoako herritarrek gaur egun garraio publikoan aplikatzen diren deskontuak mantentzeko 2026an zehar. Laguntza horien kostuaren % 20 Espainiako Gobernuak hartuko du bere gain, eta gainerako % 20a dagokien tokiko administrazioek.

Mugikortasun eskuragarria eta jasangarria

GGLAtik azpimarratu dute prezio eskuragarriak dituen garraio publikoaren aldeko apustua funtsezkoa dela pertsona guztiek mugikortasun jasangarri baterako eskubidea izan dezaten, bizi diren tokia edo errenta-maila edozein dela ere.

Gizarte-kohesiorako funtsezko tresna

Garraio publikoa aukera-berdintasuna bermatzeko eta hezkuntza, lana, osasuna edo aisialdia bezalako oinarrizko eskubideetarako sarbidea errazteko tresna nagusietako bat dela nabarmendu dute, eta erabilera sustatzeko eta zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute.

 

 

 

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117