Deskribapena:
Ibili eta ibili, eta azkenean, Gipuzkoako benetako sagardotegi baten abegi onera iritsi zara. "Txotx!" entzun, eta kupeletik zuzenean etxean egindako sagardoa zerbitzatzeko errituarekin bat egiten duzu. Sagardogilearekin hitz egin, hainbat sagardo mota eta sagardotegiko menu zaporetsua dastatzen dituzun bitartean.
Elkarrizketa animatzen doa, eta konturatzen zara hitzak baino gehiago partekatzen ari zarela: benetako euskal tradizio baten parte izatearen esperientzia; hain zuzen ere.
Astigarragako Sagardoetxea Museoa izango da gure elkargunea, eta euskal sagardo-kultura ezagutzeko leku aproposena. Zer esanik ez, mota horretako esperientzia batek ezinbestekoa du sagardotegiko menu tipikoa: bakailaoa, bakailao-tortilla, txuletoia, Idiazabal gazta eta intxaurrak, eta, batez ere, sagardoa barra-barra. Guztia, dibertsioz eta algaraz betetako giroan. Ez da, inolaz ere, bazkari arrunt bat izango, sagardotegien munduko endredo eta bitxikeri guztiak umore ukituaz kontatuko dizkizuen pertsonaia batekin egongo baitzarete uneoro.
Horrez gain, bi proposamen egingo dizkizuegu sagardoaren eta euskal kostaldearen arteko lotura historikoa aurkitzeko, gure gidak lagunduta: Donostia eta Pasaia.
Donostian, Kontxako badia zoragarrian eta bere inguruetan ontziz ibiliko zarete, zeharo liluratuta. Amaitzeko, Aquariumean bisita gidatua egin, eta ozeanarioaren tuneleko emozioa biziko duzue.
Aldiz, Pasaia aukeratzen baduzue ─Gipuzkoako portu garrantzitsu eta egundokoena─, badian barrena nabigatuko duzue, ontzi tradizional batean, eta, ondoren, Itsas Kulturaren Ondartxo Zentroa bisitatuko duzue; bertan, garai batean itsasoa zeharkatzen zuten ontzi-prototipoetako batzuk daude, barruan sagardo-kupelak zituztenak.
Prezioaren Barne: Aukera bakoitzean azalduta.
Prezioz Kanpo: Desplazamendua
Partaide minimo eta maximoak: Ez dago ez minimo ez maximorik.
Iraupena: 4-5 ordu
Puntu nabarmenak: Sagardotegiko menua eta txotx -a goztatu barrez lehertu bitartean Donostiako "La Concha" Pasaiako portuko sekretuak desestali
Noiz egin daiteke?: Ekaineko 21 etik Iraileko 20 ra
Hizkuntzak: Euskera,Gaztelera, Ingelera eta Frantsesa
Aukera: 10:00, 12:00, 16:00