Komunika zaitez

Flysharen ibilbidea

Jardueraren deskribapena:

Euskal kostako geoparketik nabigatuko dugu, Zumaiatik Mutrikura, Debatik pasata. Flyshak ezagutuko ditugu, 60 milioi urte baino gehiagoko historiarekin.

Mutrikun geldituko gara portua eta alde zaharra ikusteko. Euskal kostako Geoparkean izango da gure esperientzia, 60 milioi urte baino gehiagokoren testigu diren itsaslabarren artetik. Bertan santutegi geolokio handien sekretuak ezagutuko ditugu eta arroketan dinosauroen desagertzea islatuko zaigu.

Gida espezializatu bati esker lur hauek itsasoarekin lotu dituen bizimodu eta ohiturak ezagutuko ditugu; Zumaiatik Debako komertziora eta Mutrikuko balearen ehizara.

Mutrikun lehorreratuko gara, marinel zaporea duen herria, eta bertan 45 minutuko deskantsua egingo dugu portua eta alde zaharra ezagutzeko.

Noiz egin daiteke?

  • Martxoa: 7, 14, 19. 21 eta 28.
  • Apirila: 2, 4, 6, 9, 11, 18 eta 25.
  • Maiatza: 2, 9, 16, 23, eta 30.
  • Ekaina: 3, 6, 10, 13, 17, 20, 24 eta 27.
  • Uztaila: 1, 4, 6, 8, 11, 13, 15, 18, 20, 22, 25, 27 eta 29.
  • Abuztua: 1, 3, 5, 8, 10, 12, 15, 17, 19, 22, 24, 26, 29 eta 31.
  • Iraila: 2, 5, 9, 12, 19, 23, 26 eta 30.
  • Urria: 3, 10, 17 y 24.

Irteera tokia eta ordua: Zumaiako Kirol Portua Pantalán nº 9 16:30etan.

Sartzen da: Zumaiatik Mutrikura itsasontzian ibilaldia, geología, kultura eta tokiko ohiturak interpretatzen dituen gida espezializatuarekin.

  • 45 minutuko atsedenaldia Mutrikun
  • Zumaiara buelta

Ez da sartzen: Ez da Mutrikuko bisita gidatua sartzen baina mapak eta liburuxkak banatuko dira bisita autogidatu bat egiteko.

Gutxieneko pertsona kopurua: ez dago pertsonen gutxieneko kopurua, maximoa 40 pertsonakoa da.

Iraupena: 3 ordu

Indarguneak:

  • Itsasoko jarduera.
  • Paisaiaren ikusgarritasuna.
  • Harriaren historia harrizko liburu batean, flysha.
  • Dinosauruen desagertzearen teoria azaltzen da.
  • Hitzaldi geologikoaren barnean kultura eta ohituren informazioa sartzen da.
  • Mutrikuko alde zaharrera bisita, zapore marineleko herria, multzo monumental bezala adierazia.
  • Geoparketik pintxoak bezalako produktuak dastatu eta erosteko aukera, besteak beste, arrain kontserba artisauak, txakolina edo sagardoa.

Aterako lekua eta ordutegia:

Puerto Deportivo de Zumaia Pantalán nº 9 a las 16:30 hrs

Hizkuntzak: Gaztelania eta euskara.

Datu garrantzitsuak:

  • Irteera ordua baino 10 minutu lehenago aurkeztu.
  • Beharrezko tresneria: Arropa eta oinetako egokiak.

Itsaroaren egoera edota bestelako arrazoiak direla medio, jarduera deuseztatua izan daiteke. Horregatik, beharrezkoa da mugikor zenbaki bat ematea erreserba egiteko garaian.

DEUSEZTATZEAK:

Erakundeak jarduera deuseztatzen duenean, ez da gasturik sortzen. Emandako dirua bueltatuko zaio bezeroari. Ez da begiesten bestelako deuseztapenik.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117