Komunika zaitez

Txakolina D.O. Getaria

Jardueraren deskribapena:

Bidai miresgarri bat Euskadiko ardo esklusiboa bilaka: txakolina. Salda bereizgarri hau egiten duten bodegak bisitatuko ditugu, itsaslabarren ondotik. Euskadin bakarrik gozatu ahalko duzu ardo gazte honen fruta-gustuko tantez, paisaia eta tradizioez beteriko ardoaz.

Nahiz eta Getariko txakolina izena ematen dion herriarekin lotzen dugun, gaur egun ardo hau Gipuzkoa osoan egiten da Jatorrizko Deiturarekin. Hala ere, salda bakar hau egiten duten bodega gehienak Aia, Orio, Zarautz eta Getarian kokatzen dira.

Getariko txakolinaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere mahastiak osatzen dituzten paisaiak dira, itsaso ondoko belardi berde eta lauetan landatuak. Paseatu mahastietatik, dastatu ardo berezi hau eta ikasi bodegetan ekoizleek emandako azalpenetatik.

Jar ezazu praktikan ikasitakoa parrillan egindako arraia janez bertan aurkituko dituzun erretegietan edo jatetxe edota tabernetako pintxoak janez. Utzi zentzuek eraman zaitzaten euskal gastronomía zentzu guztietan dastatzera.

Gipuzkoa barnealdean bazaude, konkretuki Goierrialdean, txakolina eta Idiazabal gazta dastatzera gonbidatzen zaitugu, Euro-Toques eta Nariz de Ororen kide den sukaldari baten eskutik. Gozatu bat egite honekin Igartzan, Beasainen, eta dastatu Gipuzkoan egiten diren txakolin ekologikoak, pestizida eta abonorik gabekoak.

Sartzen da: Bodegara bisita, txakolinaren eta bertako produktu tipikoen dastaketa: Gazta D.O. Idiazabal, Iparreko atuntxikia, Ybarrako “Eusko Label” gindillak eta txorizoa napar erara.

Ez da sartzen: Desplazamenduak.

Gutxieneko pertsona kopurua: Ez dago gutxienekorik. Gehienez 60 pertsona.

Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu.

Indarguneak:

  • Txakolina Euskadin soilik aurki dezakezun ardoa da.
  • Txakolin kopa batez gozatzea itsasoari begira, Euskal Kostaren itsaslabarretik.
  • Euskadiko paisaia menditsuarekin bat egiten duten mahastiak.

Noiz egin daiteke?

  • Ostiralak 11:00tan eta larunbatak 11:00tan (jaiegunak ez, ekaina erdialdetik irailaren erdialdera)
  • Uztaila eta abuztua: ostegunak 12:00tan (jai egunak ez)

Hizkuntzak: Gaztelania eta euskara.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117