Komunika zaitez

Sagardoaren kultura. Sagardoetxea

Jardueraren deskribapena:

Euskaldunek sagardoari omenaldia egiten diote txotx izeneko errituarekin. Txotx denboraldian, urtarrila eta apirila artean, sagardotegiak ateak irekitzen dituzte beraien sagardoa kupeletik dastatzeko, botiletan sartu baino lehen.

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca:

Museoak hiru gune desberdin eskaintzen ditu historiara eta sagarra eta sagardoaren errealitatera hurbiltzeko. Lehenik eta behin, tolare-sagastia, ondoren, gune museistikoa eta azkenik, dastatze gunea.

Bisitariak txotxaren erritua gertutik ezagutzeko aukera izango du eta sagardoaren dastatzeak dakartzan sekretuak: edalontzia hartzeko modua, honen makurdura “txinparta” egokia lortzeko, tonuaren bistaratzea, kolore desberdinen esanahia eta lurrinen desberdintzea.

Bazkaria edo afaria sagardotegian:

Sagardotegia ez da jatetxe bat, bodega bat da eta bere jarrera kode propioak ditu. Arau hauek bisitarien atentzioa harrapatzen dute eta ohiturak mantentzea lortzen dute, esperientzia bakar bat sortuz.

Bisitariak sagardotegiko menua dastatzeko aukera izango du: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuletoia, gazta membrilloarekin, intxaurrak, eta sagardo-txotxa.

Oparia:

Sagardoaren kulturaren esperientziarekin bukatzeko, bisitariak sagardo botila bat jasoko du opari.

Sartzen da:

Sagardoetxeara bisita, bazkari edo afaria sagardotegi batean museoko bisita bukatu ondoren, eta oparia.

Ez da sartzen:

Esperientziaren lekura desplazamendua.

Gutxieneko pertsona kopurua:

Ez da eskatzen.

Indarguneak:

  • Sagardotegiko menu tradizional bat dastatzea giro animatu eta dibertigarri batean.
  • Sagardogile baten sagardoaren matizak ezagutu.
  • Kupeletik zuzenean sagardoa dastatzea, boteiletara sartu eta komertzializatu baino lehen.

Noiz egin daiteke?

Urte guztian zehar.

Aste Santuan: egunero 12:00etan bisita eta bazkariarentzat eta 19:00etan bisita eta afariarentzat.

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Datu garrantzitsuak: Bisita baino lehen 10 minutuko aurkezpena.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117