Komunika zaitez

MUGIko erabilera baldintzak

  • Txartela pertsonala eta besterenezina da.
  • Txartelaren titularraren erantzukizuna izango da txartela zaintzea eta gordetzea, eta zintzo erabiltzea. Txartelaren titularra izango da beste pertsona batek txartelaren iruzurrezko erabileraren erantzulea, beti ere bere galera edo lapurreta salatzen ez duen bitartean.
  • GGLAk txartelaren erabileran iruzurra atzematen badu beronen titularraren eskutik, txartela baliogabetu egingo du, 20 euroko zigorra ezarriz; eta hori ordaindu gabe ezingo da txartela eskuratu GGLAko Erabiltzailearentzako arreta zerbitzuan.
  • Erabiltzaileak datu pertsonalen aldaketa jakinarazi beharko dio GGLAri.
  • Txartelaren erabilera okerrari dagokionez, txartela gaizki erabiltzen da honako kasu hauetan:
    • Egiazkoa ez den informazioa inprimatuta daukan txartela erabiltzen denean.
    • Txartel pertsonalizatuaren titularra eta txartelaren erabiltzailea bat ez datozenean.
    • Txartel faltsutua edota inprimatuta daukan informazioa aldatu zaion txartela erabiltzen denean.
    • Ez balidatzea jaitsierako geldialdian, aurretik beste zona ezberdin batean egin izanagatik.
    • MUGI sistemaren deskontu handiagoak lortzeko jarduketa irregularrak egitean.
    • Txartel pertsonalizatua erabiltzen ari denak uko egiten dionean identitatea egiaztatzeko dokumentua erakusteari, ikuskapen-zerbitzuek edo garraio eragileetako langileek hala eskatzen diotenean.
  • Erabiltzailearentzako arreta zerbitzua.
    • Telefonoz: 943 000 117
    • Posta elektronikoz: info@mugi.eus
    • Bulegoa: Donostian, Easo kalean 74. zenbakian, 1.solairuan

*Ikus ezazu agiri osoa honako web gunean: www.mugi.eus

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117