Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu daiteke gaurtik aurrera
- Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte Zumaiako motorrean.
- Azahara Domínguez, GLGAko presidentea eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Herritarrek erraztasun handiagoz mugitu ahal izatea nahi dugu, garraiobide desberdinak tarifa-sistema beraren bidez erabiliz eta kostua oztopo izan gabe. Zumaiako txalupa MUGI sisteman integratzea mugikortasun errazago, erosoago eta bidezkoago baterantz aurrera egitea da erabiltzaile guztientzat; izan ere, ontzi hori erabiltzea merkeagoa izango da pertsona askorentzat”.
Zumaiako txalupa MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuaren 17, aurrera. Hala iragarri du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (ATTG) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek. Gogorarazi duenez, GLGAren Batzarrak udaberri honetan onartu zuen ontzi hori MUGI sisteman integratzea.
Horrela, astelehenetik aurrera ontzi hau (bi ibilbide egiten dituena: Txomin Agirre - Kirol portuko aparkalekua eta Txomin Agirre - Santiago) erabiltzen duten MUGI txartelaren erabiltzaileek tarifa-sistema integratu honek eskaintzen dituen abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte. Horien artean daude garraio publikoko dozena bat operadore baino gehiagotan doako transbordoak, erabileraren araberako hobariak eta 15 urtetik beherakoen nahiz aitortutako mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileen doakotasuna, besteak beste.







info@mugi.eus
943 000 117