Donostia Zinemaldiak eta Mugik mugikortasun jasangarria bultzatzeko aliantza indartu dute
73. edizioan, Zinemaldia eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (ATTG-GGLA) lankidetzan ariko dira, stand batekin Kursaalen eta escape room tematiko batekin Okendo Plazan
Bigarren urtez jarraian, Donostia Zinemaldiak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) indarrak batu dituzte, Gipuzkoako hiriburuko zinema-ekitaldi handiak iraungo duen egunetan garraio publikoaren erabilera eta jasangarritasuna sustatzeko. Bi erakundeen arteko lankidetza horrek Zinemaldiaren karbono-aztarna murrizteko duten konpromisoa indartzen du; gainera, Mugikortasunaren Astearen aldi berean gertatuko da.
Zinemaldia 2020an hasi zen ekitaldi jasangarriago baterako trantsizioa egiten, eta, murriztearen, birziklatzearen eta berrerabiltzearen arloan lehen urratsak eman ondoren, 73. edizio honetan berriro ere mugikortasun jasangarrian jarri du arreta, kontuan izanik horrelako ekitaldi batek guztira sortutako emisioen % 40 inguru mugikortasunari dagokiola.





info@mugi.eus
943 000 117