MUGIZINEMALDIAN - 10 MUGI BONUEN ZOZKETA
10 MUGI BONUEN ZOZKETA #MUGIZINEMALDIAN
10 MUGI BONUEN ZOZKETA #MUGIZINEMALDIAN
MAIATZAREN 6TIK AURRERA, GIPUZKOAKO AUTOBUSETAN SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK PATINETE ELEKTRIKOAK SARTZEA DEBEKATUTA EGONGO DA.
Gipuzkoako bidaiarien errepideko garraioari buruzko Araudiaren Jarraipen Batzordeak, martxoaren 12an egindako bileran, aho batez erabaki zuen Mugi sistemako ibilgailu guztietan patinete elektrikoak sartzea debekatzea.
MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN DOAN BIDAIATZEKO
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako proiektu batean, "Laguntzailearen txartela" eskatzeko aukera ematen die Mugi txartelaren titularrak diren eta mendekotasun egoera aitortua duten pertsonei, laguntzaileek Gipuzkoako garraio publikoan doan bidaiatu ahal izan dezaten.
Asteazken honetatik, martxoaren 13tik, Mugirekin autobus txartela eros daiteke martxoaren 18rako eta hurrengo egunetarako; datorren astelehenetik aurrera (hilak 18), berriz, txartelak in situ erosi ahal izango dira autobusean, Mugirekin horrekin ordainduta.