Behobia-Donostia dela eta, aldaketak izango dira garraio publikoaren ordutegian eta ibilbideetan
Datorren igandean, azaroak 10, Behobia-Donostia lasterketaren edizio berria jokatuko da. Hori dela eta, garraio publikoan aldaketak izango dira, bai ibilbide ezberdinetan eta baita ordutegietan ere. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 30.000 pertsona inguru izango dira Behobia eta Donostiaren arteko ibilbidea lasterka egingo dutenak.
Halako kirol ikuskizunetan gertatu ohi den bezala, garraio publikoan aldaketak izango dira. Era berean, errepide mozketak izango dira. Jarraian, aldaketa horiek ezagutzeko informazio praktikoa.




Astelehenetik igandera bitarte Europako Mugikortasunaren Astea ospatzen ari da, eta ospakizunaren baitan, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGIpuzkoa ekimena martxan ipiniko du. Honela, bost udalerri bisitatuko ditu egitasmoak.
Ekainean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar orokorrak Oiartzungo Udala GGLAko kide izatea onartu ondoren, hilaren 1ean, Oiartzungo hiribusa MUGI sisteman sartuko da. Horrela, bada, orain arte MUGI txartela soilik txanpon-txartel gisa erabiltzeko aukera zegoen arren, orain, Gipuzkoako gainerako garraiobideek eskaintzen dituzten baldintza berdinak eskainiko ditu Xorrolak.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) irudi kanpaina abiatu du Gipuzkoako hainbat udalerritan. Kanpainaren helburua MUGI txartela sustatzea, eta bide batez, uda sasoian, baita gainontzeko urtaroetan ere, erabilera areagotzea da.
info@mugi.eus
943 000 117