Komunika zaitez

Mugik unean uneko informazioa eskaintzen du!

14
Urr

Batu gure sare sozialetara eta informa zaitez garraio publikoari buruzko informazio guztiaz, besteak beste, ordutegi aldaketak, geltokien eguneratzeak, data zehatzetako Gipuzkoako autobus eta trenen indartzea, gaueko linea eta zerbitzu bereziak, eta beste askoren berri izan dezazun, Mugiren operadore guztien eskutik.

Jarrai gaitzazu Facebook eta Twitteren eta ezagutu itzazu momentuoro informatuta egotearen abantailak!

 

Tolosaldea mugikortasun iraunkor bat lortzeko bidean

18
Ira

Tolosaldea Garatzen Eskualdeko Garapen Agentziak Tolosaldeko garapena bultzatzen du, besteak beste, mugikortasun iraunkor batera iristeko, bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatuz. Horretarako, eskualde honek herritarrei erraztasun ugari eskaintzen dizkie, bizimodu errazagoa eta irisgarriagoa eduki ahal izateko.

Garraio publikoa bultzatzeko helburuarekin, eskualde honetako udalek Mugi txartelaren tramiteak egiteko erraztasunak ematen dituzte eta herritarren beharretara egokitutako garraio publikoen hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

Sentitu kulturaren parte Mugirekin

18
Ira

Mugik Donostia Zinemaldiko alfonbra gorriraino hurbilduko zaitu kulturaz goza dezazun. Zinemaldiko egunetan, irailaren 18tik 26ra, garraio publikoko zerbitzu bereziei probetxua ateratzeko aukera izango duzu, Kursaal bertara iritsi ahal izateko.

Mugi-rekin hondartzara!

04
Abu

Uda honetan Mugirekin autobus zerbitzuen hedapenaz gozatu eta nahi duzun orduan hondartzara joateko aukera izango duzu. Dbusek bere zerbitzuak zabaldu ditu uztaila eta abuzturako eta udaran ospatzen diren hainbat ekintzetara joateko linea eta ordutegi bereziak eskaintzen ditul.

Gainera, Ekialdebus, Euskotren, Pesa eta beste hainbat garraio zerbitzu ere udarako zure planetara egokitu dira.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117