Komunika zaitez

Gipuzkoak garraio publikoaren hobariez gozatzen jarraituko du 2026an

29
Abe

 

Gipuzkoak 2026an ere garraio publikoan indarrean dauden deskontuez gozatzen jarraituko du. Ostiral honetan egindako ezohiko batzarrean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) onartu du Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuak jasotzen dituen laguntzei atxikitzea.

Horren arabera, 15 urtetik beherako adingabeek doan bidaiatzen jarraituko dute; 15 eta 25 urte bitarteko pertsonek % 50eko deskontuak izango dituzte, eta gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak mantenduko dituzte MUGI sisteman.

MUGI txartelak Bilbobus eta Bizkaibus sareetara zabaltzen du bere erabilera, garraio publikoaren elkarreragingarritasunean aurrera eginez Euskadin

22
Abe

 

2025eko abenduaren 18tik aurrera, MUGI txartela Bilbobus eta Bizkaibus autobus-zerbitzuetan erabili ahal izango da. Aurrerapauso honek garraio-sistemen arteko elkarreragingarritasuna indartzen du, eta lurraldeen arteko joan-etorriak errazten ditu, txartela aldatu beharrik gabe bidaiatzeko aukera emanez.

Neurri hau abenduaren 16an, asteartean, indarrean sartu zen beste urrats bati gehitzen zaio: egun horretatik aurrera, Barik (Bizkaia) eta BAT (Araba) txartelak Lurraldebus sarean onartzen dira, Gipuzkoara beste lurraldeetatik mugitzen diren pertsona erabiltzaileentzako sarbidea erraztuz eta bidaiaren esperientzia hobetuz.

Bi aurrerapausoak garraio-operadoreen eta garraio-agintaritzen arteko lankidetzaren emaitza dira, helburu komun batekin: herritarrentzat sistema integratuago, eskuragarriago eta erosoago baterantz aurrera egitea.

Behobia - San Sebastian 2025: Irteerara nola iritsi garraio publikoan

05
Aza

2025eko azaroaren 9an, igandean, Behobia–San Sebastián lasterketa ospatuko da. Egun horretan milaka korrikalari abiatuko dira Behobiatik Donostiara.

Askotan helmugara iristeko entrenatzen gara, baina funtsezkoa da lasterketaren egunean irteerara nola iritsiko garen ere ondo pentsatzea. Horregatik, gomendatzen dugu ibilbidea aldez aurretik planifikatzea eta ahal den neurrian autoa ez erabiltzea, trafiko-pilaketak eta atzerapenak saihesteko.

Artikulu honetan Behobia–San Sebastián egunerako garraio publikoaren aukera nagusiak bildu ditugu: tren eta autobus zerbitzu bereziak, mapak eta informazio estekak. Helburua da irteerara eta ingurura ahalik eta modu erosoenean, eraginkorrenean eta jasangarrienean iristen laguntzea.


BSS Irteera iritsi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117