Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

Gozatu San Juanez Mugirekin

22
Eka

.

barcelonaSan Juan jaien ondorioz, zerbitzuen ordutegi eta geltokietan aldaketak egongo dira. Horrez gain, zenbait herritan gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dira. Ikusi garraio publikoaren informazio guztia:

Mugi txartelari esker Star Wars-eko KaTy-k Donostia Ospitaleko haurrei opariak eman dizkie ospitalera autobusean joan ondoren

03
Mai

.

Maiatzaren 4an “Nazioarteko Star Wars eguna” ospatzen dela eta, ‘May the 4th (Force) be with you’ (Indarrak lagun zaitzala) esaldiarekin bat etorrita, R2-KT robotak Donostiako Ospitaleko haurrei opariak eman zizkien, ASPANOGIri, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari, babesa emanaz. Ospitalera joateko, KaTy robotak Mugi txartel pertsonalizatua erabili zuen, autobusa Boulevard-en hartu ondoren.

R2-KT edo KaTy, Star Wars filmeetako R2-D2 robot kutunaren arrosa koloreko bertsioa da, kasu honetan, filmeen jarraitzaile sutsu diren Donostiako elkarte bateko kideek sortutakoa.

Garraio publikoaren tarifak mantendu egingo dira 2018ko apirilera arte gipuzkoarren % 85arentzat

03
Api

.

Gaur indarrean sartuko dira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) 2017rako onartu dituen tarifak

Garraio publikoaren tarifak mantendu egingo dira Mugi txartel pertsonalizatuak dituzten erabiltzaileentzat –gipuzkoarren % 85a, alegia– eta txartel arrunta erabiltzen dutenentzat. Txartel anonimoa erabiltzen dutenentzat baino ez dira igoko. Erabiltzaileen % 15a dira horiek, eta hilabetean 1etik 10era bidaia bitartean egiten dituzte gehienek. Bidaia bakoitzeko prezioa 22 zentimo igoko da hiri handienetan, txartel anonimoen kasuan.

Mugi Sistema eredu da Bartzelonan

24
Ots

.


barcelonaGipuzkoako herritarrentzat autobusa edo trena txartela berarekin ordaintzea eta deskontuak jasotzea ohikoa izan daitekeen arren, Bartzelonan bizi direnek 80 bonuen artean aukeratu behar izaten dute beraien garraio metropolitarrean ibiltzeko. Horregatik, agintariek sistema erosoago bat eskaini nahi dute, garraio publikoa sustatzeko eta gehien erabiltzen dutenei hobariak emateko.

Interoperabilitatea abian da Dbusen

14
Ots

.

  • Abian jarri da BAT, BARIK eta MUGI txartelak Dbuseko 45 linean erabiltzeko proiektu pilotua
  • Interoperabilitatea jada martxan dago tren, tranbia eta funikularretan, eta orain hiri autobusen zerbitzuetan ezartzen hasiko da
  • Epe laburrean bidai txartel bakarra benetan integratzea ahalbidetuko duten mekanismoak bultzatzen jarraituko da

Euskadin Interoperabilitatea eta bidai txartel bakarra ezartzea lortzeko proiektuak, zeina Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzarekin (GGLA), Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP) eta Arabako BAT txartelaren Erakunde Kudeatzailearekin elkarlanean bultzatu baitu, 3 lurraldeetako garraio txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izatea eta horretarako moldaketak egitea du helburu.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117