Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

2015ean 64.000.000 bidaia baino gehiagorekin, Mugi sistema egonkortu egin da Gipuzkoan

01
Mar

.

  • Bidaien 84% Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu da
  • 2015 urtean zehar 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago egin dira
  • Hilabetean batez beste 295.000 lagunek erabiltzen dute Mugi sistema

Mugi sistema 2013ko martxoaren 4an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira. Horietatik 350.000 Mugi txartelak dira eta 305.263 Lurraldebus txartelak. Dudarik gabe, Mugi txartelaren erabilera gero eta handiagoa da, eta txartel berrien eskaeraren kopurua ere gradualki gora egiten ari da. Hala, 2015. urtean zehar, 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago eta 40.000 txartel anonimo baino gehiago egin dira.

Donostiako Autobus Geltoki Berria eta linea aldaketak

15
Urt

.

Bihartik aurrera zenbait lineatan aurreikusitako aldaketak ez dira indarrean jarriko.

Donostiako Autobus Geltoki Berriaren irekieraren atzerapena dela eta, urtarrilaren 16tik aurrera zenbait lineatan aurreikusitako aldaketak ez dira indarrean jarriko. Jarraituko dugu informazioa eskaintzen.

Donostiako Autobus Geltoki Berriaren inaugurazioaren data otsailaren 6ra luzatu da.

Lasarte-Oriako “Muittu Manttangorri” Mugi sisteman integratuko da

08
Urt

.

Urtarrilaren 11tik aurrera Lasarte-Oriako herriko autobusa, "Muittu Manttangorri", Mugi sistemaren barnean integratzen da.

Mugi sistemak abantaila handiak eskaintzen dizkie Gipuzkoako garraio publikoa erabili ohi duten pertsonei. Honakoak dira Mugi sistemaren ezaugarri nagusiak: ordaintzeko euskarri komuna, eremuak bereizteko sistema komuna, erabileraren araberako deskontuak, garraio-aldaketak baldintza onetan eta hobari osagarriak jasoko dituzten talde bereziak.

Autobus berritzaile eta koloredun honek 21 bidaiari eta gurpil aulki bat eramateko edukiera du. Muittu Manttangorrirekin garraio publikoarekin apustu egiten dute, Gipuzkoako herri honetako komunikazioa hobetzeko asmotan. Halaber, Mugi txartelaren erabilerarekin lasarte-oriatarrek sistema horrek eskaintzen dituen abantaila desberdinei etekina atera ahalko diete.

 

Mugik agur esan die komisioei!

26
Aza

.

Mugi Sistemak 600 eskatzeko eta kargatzeko gune inguru ditu erabiltzaileek bere txartel pertsonalizatu nahiz anonimoak kargatzeko. Besteak beste, kiosko, estanko, liburu denda, tren nahiz autobus geltokietako txartel-leihatiletan eta Kutxabanken zenbait kutxazainetan kargatu daiteke txartela.

Orain arte ez bezala, hemendik aurrera Kutxabankeko edozein kutxazainetan zure kreditu-txartelarekin kargatu dezakezu Mugi txartela, eta KOMISIORIK GABE!

Internet bidez kargatu nahi baduzu, sar zaitez Txartela kargatun, erregistratu gune pribatuan eta abantaila guztiez gozatu!

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117